Ur mozketa Luzuribidean eta San Justo Landan

uriola.eus 2017ko mar. 15a, 07:00

Bilboko Udalak jakinarazi duenez bihar, martxoak 16, osteguna, 16:00etatik 21:00etara bitartean, gutxi gorabehera, uraren hornidura zerbitzua etengo dute Luzuribidean eta San Justo Landan.

Udalaren ur-sarean egin beharreko lanak eta lotura-lanak egiteko kenduko dute ura Luzuribidean eta San Justo Landan.