5.000 pertsona baino gehiago biltzea lortu zuen aurreko edizioaren arrakastaren ostean, kultura urbanoen nazioarteko jaialdia Bizkaiko hiriburura itzuliko da nazioarteko 20 ikuskizun onenekin.
'BreakOnStage 2017' ikusleei kultura urbanoaren hainbat berezitasun erakusten dizkien ekitaldi bakarra da, alderdi artistikoa eta alternatiboa uztartzen dituen unibertso honetako berritasunak biltzen dituena, ikuskizun paregabea osatuz. Hitzordua Bilbao Arena Kirol Jauregian izango da larunbatean, martxoaren 25ean, 18:45etik aurrera.
Bilbo, kultura urbanoaren erreferente
Udalak apustu sendoa egin du kultur adierazpen anitzak sustatzeko eta laguntzeko, bertoko talde, elkarte eta artistek sentitzeko, bizitzeko eta sortzeko modua ezagutarazten baitute, ikuspegi kultural eta urbano batetik. Ildo horretatik, 'BreakOnStage', urtero Bilbao Arena Kirol Jauregian arlo artistikoa eta alternatiboa uztartzen duten kultura urbanoko espezialitateak biltzen dituena, 'Juste Debout', Dena Bilbao kultura urbanoaren Bilboko zentroaren partaidetza duena edo 'Red Bull Flyng Bach' iaz egin zen ikuskizuna, dantza klasikoa eta break dancea batera erakusten dituena, Bilbok kulturaren erreferente modura atzerrian daukan proiekzioa eta ospea hobetzen laguntzen dute.
Bilbok artearen eta kulturaren alde egin duen apustuak truke kulturala eta ikaskuntzen trukea errazten du, aukera handia da sektoreak bere burua ezagutzera emateko eta kultura urbanoa ulertzeko modu desberdinen artean loturak egiteko balio du.
Hainbat ikuskizun ordu bitan
'BreakOnStage 2017'aren barruan, bi ordu baino gehiago izango dira kultura urbanoko adierazpideak, dantza-, kirol- eta musika-erakustaldiekin. Hain zuzen ere, 'breakdance eszenikoa' atalean, Europan mailarik onena duten lau talde arituko dira lehian: Fantastic Armada (Paris), Flavor Kingz (Erroma), Team Versus (Zaragoza) eta Feel The Sound (Bilbo). Gainera, dantza urbanoari dagokionez, nabarmendu behar da 'BreakOnStage 2017'ko sailkapenetan parte hartu duten 60 taldeen artean, bost euskal talderik onenak izango direla: Hop Family (Bilbo), Bamboo (Donostia), Legacy Breath (Iruñea), The Jungle (Bilbo) eta Dale Al Play (Trapagaran).
Kirolari dagokionez, 5 rider profesionalek BMX bizikletekin jauziak egingo dituzte eszenatokiaren ondoan jarriko den arrapala erraldoian. Parkour-ak ere izango du lekua Bilbo Arena pabiloiaren barruan, kirol hori praktikatzeko beren-beregi diseinatutako moduluen zirkuitua prestatuko da-eta. Bost euskal kirolari gazte izango dira euren trebezia erakutsiko digutenak: Aritz Sevilla (Bilbo), Lasaga (Donostia), Jagobacs (Barakaldo), Jos (Sestao) eta Rush (Elorrio). Musikak emango dio amaiera jaialdiari, Ayax & Prok rap taldearen eskutik.
Sarrerak
Sarreren prezioa 10 eurokoa da interneten zein Kutxabankeko kutxazainetan erosterakoan, eta 8 eurokoa Kutxabank txartelekin erosiz gero. Zortzi urtetik beherako ume batekin doazen helduek 12 euro ordaindu behar dute sarrera. Informazio gehiago: http://www.breakonstage.com.