Manifestazioa arrazakeria eta xenofobiaren aurkako eguna dela eta

uriola.eus 2017ko mar. 21a, 16:00

2015eko arrazakeria eta xenofobiaren nazioarteko eguneko manifestazioa

Martxoaren 21ean arrazakeria eta xenofobiaren kontrako nazioarteko eguna ospatzen da. SOS Arrazakeriak manifestazioa deitu du gaurko 19:30ean Arriaga plazatik.

Ez arrazismorik, ez bazterkeriarik. Eskubide guztiak denontzat lelopean herritarrak arrazakeria eta xenofobiaren aurka batzeko deia luzatu du SOS Arrazakeriak plataformak.

Ongi Etorri Errefuxiatuak Bizkaiak ere, manifestaziora batzeko deia luzatu du. "Pertsonak pobretzen, gorrotoa ereiten eta ultraeskuineko aukera politikoak sendotzen dituztelako" austeritate-politiken eta politika arrazisten kontra azaldu da plataforma.