Erakundeetatik mundua eraldatzeko praktika ez-patriarkalak

uriola.eus 2017ko mar. 30a, 08:52

Jakintza eta esperientziak elkar banatuz "mundua eraldatzea" posible dela uste du Mugarik Gabe gobernuz kanpoko erakundeak. Lehen urratsa eraldaketa hori bultzatu nahi duten erakundeak eurak eraldatzea da, praktika ez-patriarkaletatik abiatuta. 

Mugarik Gabe erakundean hilabeteak daramate proposamena lantzen. Egunerokoan alternatiben praktikak eraikitzeko kolektiboki lan egiteko beharretik sortu zen ideia, antolamendu-ereduetan aldaketa prozesuak indartzeko ikuspegi feminista batetatik.

Prozesu honen helburua praktiken eraikuntza sustatzea da, genero parekidetasunarekin lotutako egitura aldaketen bidez, erakundeetan aldaketa eraldatzaileak lortzeko eta kultura ez sexista indartzeko.

Horretarako, gaur, martxoak 30, hartu-eman saio bat antolatu du Mugarik Gabe erakundeak Bilboko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolan (EHU). Bertan botereen kudeaketaren ardatzean oinarritutako genero ikuspegidun antolamendu-ereduen praktika onak ezagutzeko aukera izango da.

Gune horretan, praktika on horiek hobeto ezagutzeaz gain, erakundeak aldatzeko prozesuetan sakontzea izango dute xede, "eraikuntza kolektiboaren apustu honetan"; eta sinergiak sortuko dituzte "praktikan erakunde eraldatzaile eta feministak sortzen laguntzen duten prozesuetan esperimentatzen jarraitzeko".

Programa osoa: economiasolidaria.org

Jardunaldietan izena emateko: mugarikgabe.org/viajandoporloinvisible

Informazio gehiago: mugarikgabe.org