Bilboko emakumeak, nosotras contamos proiektuaren bigarren zatia da Bilboko emakume gazteak. Proiektuaren xedea "Bilboko historia emakumeek kontatuta jasotzea da".
Ikus-entzunezko obra honen protagonistak emakume gazteak dira, 25 eta 40 urte bitartekoak, eremu eta lanbide desberdinetatik datozenak: kultura, kirola, musika, asoziazionismoa eta feminismoa, ikerkuntza, irakaskuntza eta teknologia berriak.
Hauexek dira dokumentaleko 15 protagonistak: Katixa Agirre, idazlea; Oihane Albizuri, motorretako pilotua; Oihana Bartra, bertsolaria; Marian de Andres, gizarte-langilea; Afaf El Haoui, Ahizpatasuna, euskal eta marokotar emakumeen gizarte eta kultura-arloko elkartearen sortzailea; Idoia Fernendez, sofware-arloko multinazional beteko agindutako zerbitzuen begiralea; Liria Fernendez, Deustuko Unibertsitateko ikertzailea; June Fernendez eta Andrea Momoitio, Pikara Magazineko kazetariak eta koordinatzaileak; Ainhoa Garmendia, industria ingeniaritzako ikaslea, Formula Student proiektuaren barruan; Rosa Jimenez, Sim Romi emakume ijitoen elkarteko burua; Fule Kambaio, ile-apaintzailea; Adriana Laespada, performance artista eta kantari lirikoa; Natalia Perez, punk musika; eta Alba Vidal, Youtuberako edukien sortzailea.
'Bilboko emakume gazteak'
Gidoia eta zuzendaritza: Kamaraka Contenidos
Errealizazioa eta muntaketa: Curruscu
Ekoizpen exekutiboa: Bilboko Udala