Gaur bertan eman du European Professional Club Rugby (EPCR) erakundeak erabakiaren berri. Adierazi dutenaren arabera, estadioaren ezaugarriak, hiri seguru eta modernoaren eredua, garraio eta instalazio onak edukitzea eta hotelen ahalmena egokia izatea bezalako irizpideak hartu ditu kontuan erabakia hartzerako orduan.
Eragin ekonomikoa
Xabier Ochandiano Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enplegu Saileko Zinegotziaren hitzetan “hauxe da Euskadin 2018an izango dugun jarduerarik garrantzitsuena”.
Imanol Parades Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko foru diputatuak, aldiz, nabarmendu du “20 milioi euroko eragin ekonomikoa” ekarriko duela, bai eta “milaka ikusle, bisitari, babesle, komunikabide...”. Bilboko hautagaitzaren ordezkarien esanetan, final hauek Europan errugbiko klub profesionalen artean egiten diren urteko lehiaketarik garrantzitsuenak dira. Horregatik uste dute “onura ekonomiko eta atzerriko proiekzio bikaina” ekarriko dizkietela Bilbo, Bizkaia eta Euskal Herriari.