Metroko 4. linea orain

Plataforma Metro Linea 4 2017ko api. 5a, 09:30

Plataforma Metro Linea 4 osatzen dugun Bilbo hegoaldeko auzo elkarte eta kolektiboak pozik gaude Bilboko Metroaren 3. lineak zerbitzua emateari ekingo diolako. 

Eusko Jaurlaritzari, Bizkaiko Foru Aldundiari, Bilboko Udalari eta Bizkaiko Garraio Partzuergoari gogorazi nahi diegu metroko 3. linea martxan jarri eta hurrengo minututik aurrera, atzerapenik gabe, lan egin dezatela 4. linearen Rekalde-Moyua lehen zatiaren eraikitze eta exekuzio proiektuan. 

Rekalde, Uretamendi, Betolaza, Peñaskal, Irala, San Adrian, Torre Urizar, Zabala, Miribilla eta Zabalburu bezalako Bilboko goi auzoetako 75.000 auzotar baino gehiago historiko baztertuta daude. Horregatik exijitzen dugu atzerapen gehiagorik ez. Metroko 4. linea orain!

 

Plataforma Metro Linea 4