Ezin genituen inondik inora aurreratu, bertan irten ziren edukiak, orain arte jakin gabeak haietariko asko. Laia Caballerren, Iñigo zaindu zuen lehenengo pertsonaren testigantza, sinestezina dirudi. "Zoaz hemendik, lurrean dagoena bezala amaitu nahi ez baduzu" ertzain batek mehatxu egin ziola azaltzen du besteak beste.
Jone Goirizelaiak bideoz, zein Irma Orozko platoan, kasuaren inguruko zehaztapenak luzatzen dizkigute. Gordinak oso, Cabacas Lizeranzutarren hainbat adierzapen, esaterako Jonan Fernandezen aldetik jasotakoa. Igor Meltxor bikain egon zen, gertakari guztien salaketa eta irakurketak eginez.
Hedabide handietan sekula aurkituko ez diren eduki eta hausnarketak daude saio horretan. Iñigoren hilketari buruzko informazio zabala eta zehatza.
Azkenik, kamara atzean lanean proiektuan daude guztiak nahi ditut izan gogoan. Atzoko saioa hainbat lagunen ariketa kolektiboa izan zen. Ariketa kolektibo hori, kasu honetan justizia egin dadin egindako gure ekarpena duzue. Ikustekotan, baliagarria izatea espero dut. Seguru naiz baietz.