Bost edukiontzi erre dituzte goizaldean Bilbon

uriola.eus 2017ko api. 12a, 10:15

Bi sute izan dira eta guztira bost edukiontzi kiskali dituzte. Suak kalteak eragin ditu edukiontzien ondoko kafetegi bateko beiretan. 

Lehenedo sutea 06:30ak aldera izan da Gregorio de la Revilla zumarkaleko 20. zenbakiaren parean. Edukiontzi bati su eman diote eta bere alboan zegoen kafetegiari kalte egin dio sugarrak.

Bost minutu geroago, bigarren sute bat egon da Poza Lizentziatuaren kaleko 61. zenbakian. Honetan lau edukiontzi erre dituzte. Suhiltzaileek itzali dute sua.

Ikerketa abiatu du Ertzaintzak.