Gurasoak euskara txiki-txikitatik eta belaunaldiz belaunaldi transmititzearen garrantziaz sentsibilizatzeko kanpaina da Eman giltza. Bizkaiko udalerri desberdinetan Alkarbideren lankidetzarekin egindako ekimena da eta batez ere guraso erdaldunengan euskarazko hezkuntzak sortzen dituen kezkei erantzuna ematera bideratuta dago.
Euskara Saila urtero arduratzen da urtean jaiotako umeen familiei informazioa bidaltzeaz. Horretaz gain material didaktikoa ere banatzen du, ohiko esamoldeen hiztegi bat eta jolas eta kanta desberdinen DVD bat kasu. 2016an guraso berrientzat 2.500 lote banatu ziren euskarazko materialarekin. www.emangiltza.eus webgunean euskararen transmisioa ziurtatzeko jarraibideak, trensak eta aholkuak, eta zalantzak argitzen dituzten gurasoen testigantzak jasotzen dituzte.
Programan parte hartzen duten gurasoen ekarpena eskertzeko, urtero lau sari zozketatzen dira. Aurten lehena Ana Gutierrezi tokatu zaio: lau pertsonarentzako egonaldia landa etxe batean. Gaur jaso du saria Koldo Narbaiza Bilboko Udalaren Euskara eta Hezkuntza zinegotziaren eskutik.