San Frantziskoko kaletarrak, San Frantzisko, Zabala eta Bilbo Zaharreko auzotarrak, eta oro har bilbotar guztiak gonbidatu dituzte maiatzaren 6ko Udaberriko Euskal Jaira. Jai Batzordeko kideek "zatozte guztiok" esanez dei egin dute auzora hurbildu eta ekitaldietan parte hartzera.
Ekitaldi gehienak Mariaren Bihotza plazan eta inguruetan izango dira eta bakar batzuk Sarean elkartearen barruan (Mariaren Bihotza plaza 4).
Udaberriko Euskal Jaia 2017 - Egitaraua
Maiatzak 6 larunbata
11:00_Hasierako ekitaldia
11:15_Umeentzako jolasak
11:30_Tailerra: Mintzatu aplikazioaren erabilera eta auzoan etiketatzea
12:00_The Uglyones musika zuzenea
12:15_Parrillada eta sagardoa
13:00_Sanfran Kantari
13:15_Erromeria ibiltaria
13:30_Txistularien banda
14:30_Bertsobazkaria
17:30_Enaitz ipuin kontalaria
18:00_Herri kirolak: harri zulatzaileak eta jokoak
18:15_Berbalapikoa
19:00_Kale antzerkia: Pompomen Kasatxov ikuskizuna
20:00_Handikona irakurketa
20:30_Amaierako ekitaldia eta zozketa
21:00_Gorka Suaia eta AneGuria meets Euskal Dub Etxea (kontzertua)