'Tonbola 0.0' indarkeria matxistari aurre egiteko kanpaina 12 auzotara zabalduko dute

uriola.eus 2017ko api. 27a, 16:39

Jai giroan indarkeria matxistaz sentsibilizatzeko eta horri aurrea hartzeko bidean beste urrats bat eman du Udalak 'Tonbola 0.0 - 0 eraso 0 ezberdintasun' sentsibilizazio-programaren bidez. 2016an sortu zen esperientzia eta aurten Bilboko 12 auzotara zabaldu dute.

Aurreko urtean proiektuak izan zuen harrera ona ikusita, Udalak jai ekitatiboak, partaidetzan oinarrituak eta inklusiboak sustatu nahi ditu, umorea eta ironia pizgarriak izanik herritarren kontzientziak eta espiritu kritikoa itzartzeko; hain zuzen, eraso matxisten eta ezberdintasunen aurka egiteko.

Sexu erasoez sentsibilizatzeko eta horiei aurrea hartzeko udalaren programa lehenengoz Aste Nagusirako izan zen, baina auzoetako jaietara zabaldu da azken urteotan. Horretarako Udalak Bilboko Konpartsak elkartearen eta Jaietako Batzordearen laguntza izan du. Udalak gizarte eragile guztiak inplikatzea bilatzen du, jai girorako funtsezkoak diren begirunea eta askatasuna sustatzen dituen mezua zabalduz.

2011tik Deustu, Santutxu, Errekalde, Zurbaranbarri, Otxarkoaga, Txurdinaga, Basurtu, Zorrotza, Uribarri, Zazpi Kaleetako, Bilbo Zahar, San Frantzisko eta Zabalako, eta Bilboren erdialdeko ostalaritzako eta dendarien elkarte ugari inplikatu dira kanpainan, berdintasunaren aldeko eragile aktibo bihurtuz. Haiei esker, 'Ez beti da ez. Ekina jazarpena da. Jazarpena, erasoa / No es no. Insistir es acosar. Acosar es agredir' goiburua izanik, sexu-erasoak izanez gero, aholku emateko eta jardutekoa protokoloaren zabalkundea egin ahal izan da, goiburua duten telefono-txartelak, aho-paperak eta biniloak banatu dituzte-eta.

Oso tonbola berezia

'Tonbola 0.0' oso berezia da. Horretan hiru emakumezko feriante barregarri jendearekin jardungo dira eta eguneroko bizimoduko eta jaietako egoerak landuko dituzte, ikusleak partaide eginez. Berdintasunaren edukia du emanaldiak, baina, batez ere, umorez beteta dago eta familia eta lana uztartzea, harreman afektibo-sexualak, rolak eta estereotipoa, mikromatxismoak eta indarkeria sinbolikoa landuko dituzte.

Gizarte eta antzerki-arloko joko honetan parte hartzeko zenbait proba daude: poligrafoa, latei tiroa, zita itsu-itsuan, musika eta esaera zaharren proba. Gizonak eta emakumeak, familiak, umeak eta lagun-taldeak inplikatzea da kontua, edozein motatako erasoak eta ezberdintasun-zeinuak identifikatzea, eta eraso horietako batekin ere ekiditeko, horiekiko tolerantziarik, onarpenik zein konplizitaterik ez izateko.

Eraso sexisten markagailuan hutsean uztea da lortu beharrekoa. Horretarako kanpainan laguntzen dute auzoetako jaietako batzordeak. Auzo hauetan garatuko da sentsibilizazio-kanpaina: Elorrieta-Deustuibarran, Uribarri-Zurbaranbarrin, Otxarkoagan, Santutxun, Abusu-Miribilla-San Adrian- Zabalan, Irala-Errekalden eta Olabeaga-Zorrotzan.

Prebentzio programak arlo komunitarioan

Udalak ildo nagusi bi ditu indarkeria matxistaz sentsibilizatzeko eta prebenitzeko: alde batetik, hezkuntza arloan, eta, bestetik, gizartean eta arlo komunitarioan jarduteko: Gizarte-eragileen inplikazioa beti da beharrezkoa eta lana sarean sustatzen dute, baita elkarlanean ahaleginak egiteko inplikazioa ere. Bilboko Udalaren Berdintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako Sailak programa hauek ditu:

Andre Ta Jabe 

- Jaietako eraso sexistez sentsibilizatzeko eta horiei aurrea hartzeko kanpainak, bai Aste Nagusian, bai auzoetako jaietan.

Azaroaren 25a, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna

Emakumea, Osasuna eta Indarkeria