Aurreko edizioetan bezala, San Mames Etorbideko 6. zenbakian dagoen Kazeta jatetxeak, menu berezia eskainiko du zinemaldiak irauten duen bitartean, eta baita krakenean, aurtengo kartelaren protagonistan, oinarritutako pintxoak eta errazioak ere. Beste alde batetik, Via de Fuga taberna izango da larunbatean, maiatzaren 6an, gauerditik aurrera, DJ Arantza Callejaren saioarekin, ospatuko den jairako aukeratu den establezimendua. Horrez gain, Kazetarekin batera, zinemaldian zehar gonbidatuekin eta ikusleekin elkartzeko lekua ere izango da.
Larunbatean, maiatzaren 6an, programazio paraleloak, oraindik postprodukzioan dagoen Errementari filmaren aurkezpena jasoko du. Euskal Herrian oinarritutako kontakizun fantastikoa eta deabrukeriazkoa, Paul Urkijo euskal zinegilearen lehenengo film luzea. Proiektua eguerdiko 13:00etan aurkeztuko da Azkuna Zentroko Bastida Aretoan.
Beste alde batetik, maiatzaren 12an, 11:00etatik aurrera, Bastida Aretoan, baita ere, Itxaso del Castillo gidoilariak 'Zine Fantastikoko Emakume Munstroak' izeneko master class-a eskainiko du, emakumeak beldurrezko zinearen imaginarioan bete izan duen lekuan zentratuta. Saioa jende guztiarentzat egongo da zabalik.
Horrez gain, FNACek, zinemaldiaren ohiko laguntzaileetako batek, 'FANT&FNAC birusak Bilbo inbaditu du' izenburupean, maiatzaren 5ean, zinemaldiaren lau egoitzatan, Golem – Alhondiga zine aretoetan, Campos Antzokian, BBK Aretoan eta FNACen bertan, Fant estiloan mozorrotutako pertsonak sarituko dituen lehiaketa jarri du martxan. Mozorrotuta eta ok-a jasoko duten 4 argazkiak eginda zirkuitua osatzen duten lehenengo hiru pertsonek zinemaldirako abonu bikoitza jasoko dute, eta partaide guztiek, opariz beteta egongo diren Susana Pulidok ilustratutako hiru poltsaren zozketan hartuko dute parte.
Fant gehiago
Eta jaialdian bertan, Fantek aurten ere erakusketa bat eskainiko du, maiatzaren 5etik 12ra Azkuna Zentroko erabilera anitzeko aretoan bisitatu ahal izango dena. 'The Vault of Rob Zombie. A Comic Tribute' erakusketa, Zinearekin erlazionatutako 16 marrazkilarik Rob Zombieren irudietan oinarrituta egin dituzten kartelen bilduma da. Borja Crespok koordinatu duen erakusketa, komiki zale eta marrazkilariaren ibilbide eklektikoari egiten zaion omenaldi grafikoa da. Dagoeneko finkatuta dauden artisten eta talentu berrien artea biltzen du, M. A. Martin, David Rubín, Manuel Bartual, Koldo Serra, Luis Bustos, Mamen Moreu... besteak beste. Borja Crespok, erakusketara egingo den bisita gidatua barne hartuko duen hitzaldia eskainiko du, maiatzaren 7an, eguerdiko 13:00etatik aurrera, Azkuna Zentroko Bastida Aretoan.