Eskaera batzuetan proposamen bat baino gehiago daudela eta ohiko postaz eta legezko beste edozein bidez jaso daitezkeenak zenbatu gaude daudela kontuan izanda, kopuru horrek "frogatuta utzi du Bilbon prestatutako herritarrak ditugula eta aurten ere udal kudeaketan laguntzeko borondate argia adierazi dutela, bilbotar guztien bizi-baldintzak hobetzea xede duten proposamenen bitartez", adierazi du Gotzone Zaldunbide Udaleko Herritarren Arreta, Partaidetza eta Barrutien Saileko Zinegotziak.
Ondorengo egunotan, eskaera horietan bildutako herritarren proposamenak aztertu eta zenbatzeko lana egingo dute. Jasotako proposamen guztiak, iraingarriak edo diskriminatzaileak izan daitezkeenak kenduta, Udal webguneko Parte-Hartze Bidezko Aurrekontua delako atalean argitaratuko dira maiatzaren 24an.
Parte-Hartze Bidezko Aurrekontuaren aurreko edizioan, herritarren 302 proposamen jaso ziren, eta aurreikuspenen arabera, aurten ere antzeko kopurua lor liteke, batez ere gogoan hartuta bildutako 262 eskaera horietako batzuek proposamen bat baino gehiago izan ditzaketela. Gainera, ez dira erantsi oraindik ohiko postaz edo legezko balioa duen beste edozein bideren bitartez igorritako eskaerak.
Oro har, aurreko edizioko ildoari eutsi zaio, banaka egindako eskaerak askoz ere ugariagoak baitira erakundeek edo elkarteek egindakoak baino. Hala ere, goranzko joera sumatu da erakundeen eskaeretan, izan ere, aurten bildutako eskaera guztien % 27 erakundeek egindakoak dira (71 eskaera), eta aurreko edizioan portzentaje hori % 20koa izan zen.
Bestetik, bide digitalak bide presentzialari gaina hartu diola nabarmendu behar da, izan ere, jasotako eskaera gehienak, 251 alegia (eskaera guztien %96) udal webgunean txertatutako inprimakiaren bitartez bideratu dira. Udal bulegoetan, aldiz, 11 eskaera baino ez dira jaso, hau da, eskaera guztien %4, aurreko urtean portzentaje hori %11koa izan zelarik.
Aurkeztutako eskaeren %58 gizonezkoek egindakoak dira (153 eskaera) eta %42 emakumezkoek egindakoak (109 eskaera).
Eskatzaileen barrutiari erreparatuta, %25 Ibaiondon (5. Barrutia) erroldatuta daude, %20 Deustun (1. Barrutia) eta %17,8 Basurtu-Zorrotzan (8. Barrutia).
Proposamenak lehenetsi eta aurrekontu proiektuan sartzea
Herritarrek aurkeztutako proposamen guztiak udal webgunean argitaratu ondoren, ekainaren 2tik aurrera, Udaleko Sailek, aurkeztutako proposamenen edukia aztertuko dute, ikuspegi juridiko eta teknikotik, eta bakoitzaren balorazio ekonomikoa egingo dute, betiere kontuan izanda proposamen baten gehienezko kostuak ezin duela gainditu 500.000 euroko diru-kopurua, hau da, Parte-Hartze Bidezko Aurrekontu prozesu honi eslaitu zaion bi milioi euroko guztizko diru-kopuruaren %25.
Udal Sailek lehenetsitsako proposamenak 2018rako Udal Aurrekontu Proiektuan sartu eta www.bilbao.eus webgunean argitaratuko dira, azterketa eta balorazio teknikoaren fasea zeintzuek gainditu duten eta zergatik adieraziz eta horietatik zeintzuk sartuko diren Aurrekontu Proiektuan zehaztuz, Udalbatzarraren onespena jaso dezaten.