Irabazi asmorik ez duen boluntario taldea dago Pint of Science egitasmoaren atzean. 2012an Graduondoko eta Doktoretzako ikerlari talde batek abiatutako bideari jarraipena ematen diona urtez urtez. Iazko Pint of Science egitasmoa, esaterako, maiatzaren 25-26an ospatu zen mundu zabaleko hainbat hiritan.
Estatuan, Gasteizen egoitza duen Pint of Science España zientziaren zabalpenerako elkarteak antolatu ohi ditu Pint of Science eguneko jarduerak. Aurtengo ekimenetako bat, Bilboko Kafe Antzokian antolatu dute gaur, hilak 15, 19:00etan. Estibaliz Capetillo Gonzalez de Zarate eta Jone Zuazo Ibarra zientzialariek Zer da Alzheimerra? aurrerapenak ikeerketan izeneko hitzaldia eskainiko dute.
Dementzia zer den eta alzheimer gaixotasuna nola hasten eta garatzen den azalduko dute hitzaldian eta alzheimer gaixotasunaren ikerketan laborategian egiten ari diren aurrerapenak aurkeztuko dituzte. Kafe Antzokiko gaurko saioan mikroskopiotik garun bat ikusteko aukera ere izango da.
Estibaliz Capetillo Gonzalez de Zarate EHU eta Achucarro Basque Center for Neuroscienceko ikerlaria da eta Jone Zuazo Ibarra Achucarro Basque Center for Neuroscienceko ikerlaria.
Sarrera doakoa izango da.