Telefono mugikorraren bat-batekotasunetik

bertonaldizkaria 2017ko mai. 15a, 08:00

Joakin Akarregi

Duela zazpi urte Facebook sare soziala erabiltzen hasi zen Joakin Akarregi eta telefono mugikorrarekin ateratako argazkiak elkarbanatzen. 

Argazki-kamera badaukan arren, ez dio “zukurik ateratzen”. Duela urtebete blog bat sortu zuen Euskal Herriko eta atzerriko argazkiak ordenatu eta erakusteko. Harrezkero mugikorrarekin argazkiak ateratzen aritzen da “nonahi” eta horrek eskaintzen dioan “bat-batekotasunaz” baliatzen da. 

Badauka buruan erakusketa bat egiteko asmoa, “baina oraindik ezin izan dut gauzatu”, dio. Bere argazkien artean jaioterria duen Markina-Xemeingo txokoei ateratakoak eta bizitoki duen Bilbori ateratakoak nabarmentzen ditu. Ale horietako batzuk turismo gida eta aldizkarietan argitaratuak izan dira. Eta, “momentuz, azkenak, BERTON aldizkarian”. Denbora duenean “Euskal Herriko herri guztiak argazkitan biltzea” da bere helburua,  “motorrean bidaiatuz”. 

 

joakargazki.wordpress.com

facebook.com/joaka.akarregi

instagram.com/joaka_pic