Aste Nagusia 2017

2017ko Aste Nagusia iragarriko duen kartela hautatzeko lehiaketa martxan dago

uriola.eus 2017ko mai. 16a, 15:55

100 egun baino gutxiago falta dira 2017ko Aste Nagusiari hasiera emateko eta ondorioz, Bilboko Udalak jaiak iragarriko dituen kartela aukeratzeko deialdia egin du. Proposamenak ekainaren 9ra arte aurkeztu ahalko dira.

Interesdunek informazio guztia kontsulta dezakete udalaren webgunean eta proposamenak aurkeztu. Irabazleak 3000 euroko saria jasoko du.

Jaietako irudirik nagusiena aukeratzeko Bilboko Jaietako Batzordeak eta bilbotar guztiek parte har dezaten, lehiaketak sistema mistoa izango du kartel irabazlea erabakitzeko. Herritarren iritzia izango da garrantzitsuena (% 66).

Honelaxe geratuko dira aukeraketaren portzentajeak:

• Bozketa presentziala (% 33).

• Udalaren webgunearen eta hedabide laguntzaileen bidez egindako herritarren bozketa (% 33).

• Epaimahaiaren osaketa aurten ezberdina izango da diseinuaren arloko profesional gehiago egoteko; hain zuzen, hauek gehiengoa izango dira epaimahaian. Epaimahaia diseinuaren arloko 5 pertsonak, Bilboko Konpartsen ordezkari batek eta Udalbatzarreko 3 kidek osatuko dute (% 33).

Kartelak 2017ko ekainaren 9ko (ostirala) 13:30ak arte aurkez daitezke.