Euskaldunok munduan zehar

Erabiltzailearen aurpegia Enrique Zuazua 2019ko urt. 21a, 13:56

Mendeetan zehar mundua Euskal Herria utsi duten euskaldunez bete da. Horren herri txikia izanik, harrigarria da euskaldunok noraino iritsi garen eta utzi dugun aztarna.

Horietako batzuek arrasto sendoa utzi dute, hizki handiz idazten den historian. Horrela, sarritan, euskal abizenen hariari tira egin eta istorioa aberatsak agerian geratzen dira. Artikulu hau sinatzen duenarenak, adibidez, Mexikoko "Villa del General Zuazua" hirira garamatza, “Nuevo León” estatuan, Juan Nepomuceno Zuazua Esparza Generalaren omenez (Mexiko, 1820-1860) izendatutakoa.

Joan diren gehienek, ordea, epikatik urruti, beren anonimotasunean, eguneroko lan gogorrarekin bizimodua duintasunez atera eta beren ondorengoei lekukoa pasa diete, besterik gabe, bizitzaren oinarrizko definizioaren arabera.  

Zalantzarik gabe, mila, agian milioika, istorio idatzi ahalko genituzke bizitza berri bat beste nonbaiten garatzeko asmoarekin lur hau utzi zutenen esperientziekin. Gaur egun ere, gero eta euskaldun gehiago badoaz, Euskaditik kanpo bizitza berria garatzeko asmoz.

Izan ere, estatistiken aurreikuspenen arabera, hurrengo 15 urteetan ehun mila biztanle inguru galduko ditugu. Heriotzen kopuruak jaiotzenak gaindituko ditu, gaur jadanik gertatzen den bezala, eta etorkinen fluxua ez da nahikoa izango galera hori konpentsatzeko. 

Biztanleriaren galeraren dinamika honek, arrazoi demografiko hutsez gain, badu gure dimentsio txikiekin zerikusia. Krisi garai hauetan areagotuta, agerian geratu da gure gazteek eta profesionalek helmuga berrien beharrean daudela. 

Gaur egun, atzerrian egon arren, asko ez dira urrun, Espainiako eta Europako beste herrialdeetan direlarik eta, horrela, sarritan, garraiobideetan aurki ditzakegu. Horietaz gain gero eta ugariagoak dira, baita, hemen bizi arren beraien bizitza profesionala kanpoan egiten dutenak astean zehar. Beste batzuk ordea Ameriketan, Australian edo Asian bizi dira, adibidez, eta maiztasun gutxiagoz ikusten ditugu. 

Hau zergatik gertatzen zaigun aztertzea merezi du, bai. Autogobernua ez da nahikoa izan gure talentuaren hemorragia mozteko. Tresnak ez dira nahikoa geureak urbil gordetzeko, borondaterik ez denean. Ondo bizi gara bertan gaudenok. Baina adi izan beharko ginateke Euskal Herria areago txikituz ez dadin. Zenbakiek horrela diote. Baina ez da zenbaki kontua, borondatearena, gogoarena baino.

Gero eta euskaldun gehiago ari dira gure mugez bestalderako bidea hartzen eta sarritan hoberen trebatutakoak dira. Etorkizun hurbilean Euskadik faltan botako duen biztanleriaren atal garrantzizkoa galtzen ari gara baita euskararen normalizazioaren prozesuan ere. Bertan ditugun “aho-biziak” galdu ezkero euskararen bidea ez da erraztuko, ez.

Badugu zeregina.