Indarkeria sexista

Eraso sexista Boluetan igande gauean

uriola.eus 2019ko urr. 1a, 13:26
Atxurin izandako erasoaren aurrean irailaren 25ean egindako elkarretaratzea. Argazkia: Ecuador Etxea

Igandean emakume batek eraso sexista salatu zuen Boluetan. Azken asteotan Bilbon salatutako laugarren erasoa da. 

Igandean eraso sexista bat gertatu zen Boluetan, Ertzaintzak jakinarazi duenez. Ordu txikitan izan zen eta poliziak gizon bat berehala atxilotu zuen emakume bat jo zuela egotzita. Balizko erasotzaileak 29 urte ditu eta diskoteka batean zegoen atzeman zutenean, erasoa jasan zuen emakumea ertzainengana hurbildu eta horren berri eman ondoren. Gizona epaileen esku geratu zen atzo arratsaldez eta biktima, ostera, ospitalean artatu zuten.

Azken asteotako laugarren erasoa da Bilbon. Pasa den astean, bi gertatu ziren, bat Uribarriko jaietan eta bestea Deustu auzoan, eta aurrekoan, emakume batek hiru gizonek Atxuriko pisu batean bahitu eta bortxatu egin zutela salatu zuen.