Eboluzioari eta neurozientziari buruzko jardunaldiak egingo dituzte datorren astean

uriola.eus 2022ko api. 22a, 10:10

EHUren Bizkaia Aretoan izango dira, apirilaren 28an eta 29an, eta eboluzioak gizakiaren garunean, adimenean eta portaeran duen garrantziaz arituko dira arloko adituak.

EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareak antolatuta, Eboluzioari eta Neurozientziari buruzko IV. Jardunaldi Nazionaletan hainbat galderari erantzuten ahaleginduko dira hizlariak: “Benetan diseinatuta gaude besteekin konektatzeko? Hala bada, zergatik daude oraindik psikopatak? Paranoia eta eldarnioak tarteko dituzten bestelako nahasmenduak tratatu ahal dira eboluzioaren ikuspegitik? Eta nola aldatu da sexu-erakarpena gure ‘aitona-amona’ hominidoen garaietatik hona?”.

Giza-portaera ikuspegi eboluzionistatik aztertu eta horren dibulgazio zientifikoa egitea publiko guztiei egokitutako eta erabat eguneratutako formatu zorrotz eta atseginean, horixe da 2017az geroztik antolatzen diren jardunaldien helburua. Gainera, hainbat esparru zientifikotako profesionalen topagune bilakatzen da urtez urte.

Ekitaldia zuzentzeaz arduratu diren Eva Garnica de Cos eta Pablo Malo psikiatren hitzetan, “ikuspegi eboluzionista funtsezkoa da gizakiaren garuna, adimena eta portaera sakontasunean ulertu ahal izateko. Hain da garrantzitsua, ezen, askotariko jakintza-arloetara zabaltzen da, baina oraindik ez du lortu prestakuntza-programetan dagokion lekua, eta askotan ezin ulertuta eta estigmatizatuta gelditzen da”.

Sarrera doan izango da aretoa bete arte, baina bertaratu nahi dutenek izena eman behar dute aurrez, mezu elektronikoa bidalita kzk.ehu@gmail.com helbidera. Izen-abizenak eta lantokia adierazi behar dira bertan.

Bertaratzeko aukerarik ez dutenek zuzenean ikusi ahal izango dituzte, streaming bidez, EiTBren Kosmos kanalaren bitartez.

Jarraian, jardunaldien egitarau osoa:

Osteguna, apirilak 28
  • Aurkezpena

16:00-16:30: Eva Garnica de Cos eta Juan Ignacio Perez Iglesias

  • Mahai-ingurua: Naturatik gorputzera

16:30-17:00 Marcos Vazquez: Ejercicio para des-autodomesticarnos (Geure burua etxekotzeari uzteko ariketa)

17:00-17:30 Fernando Valladares: Desde el ejercicio hacia la ecología (¿o al revés?) (Jardutetik ekologiarantz [edo alderantziz?])

  • 17:30-18:00 Atsedena
  • Mahai-ingurua: Gorputzetik makinara

18:00-18:30 Helena Matute: Sesgos cognitivos e inteligencia artificial (Isuri kognitiboak eta adimen artifiziala)

18:30-19:00 Santiago Sánchez-Migallón Jiménez: Filosofía de la inteligencia artificial (Adimen artifizialaren filosofia)

  • 19:00-19:30 Eztabaida eta galderak
Ostirala, apirilak 29
  • Mahai-ingurua: Konektatutako garunak

09:00-09:30 Manuel Martin Loeches: Carácter emocional e hipersocial del cerebro (Garunaren izaera emozional eta hipersoziala)

09:30-10:00 Laura Moran: Evolución de la atracción sexual (Sexu-erakarpenaren bilakaera)

10:00-10:30 Emiliano Bruner: Habitar un cuerpo: cognición corporal y evolución humana (Gorputza habitatzea: gorputz-kognizioa eta giza-eboluzioa)

  • 10:30-11:00 Atsedena
  • Mahai-ingurua: Konektatu gabeko garunak

11:00-11:30 Jose Miguel Martínez: ¿Por qué siguen existiendo los psicópatas? (Zergatik daude oraindik psikopatak?)

11:30-12:00 Luis Caballero: Trastornos de ideas delirantes desde una perspectiva evolucionista (Eldarniozko ideien nahasmenduak ikuspegi eboluzionista batetik)

12:00-12:30 Julio Sanjuan: El mono creativo: sueños, alucinaciones y locura (Tximino sortzailea: ametsak, haluzinazioak eta zoramena)

  • 12:30-13:00 Eztabaida eta galderak
  • Itxiera

13:00-13:30 Pablo Malo eta Jose Juan Uriarte