Osakidetzaren murrizketen aurkako mobilizazioak Bilboko Osasun Zentroetan

uriola.eus 2023ko mar. 9a, 10:26

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak Bilboko auzo desberdinetako Osasun Zentroetan  elkarretaratzeak egiteko deia egin du Osakidetzako zerbitzuetan aurrrera eramaten ari diren murrizketak salatzeko. Mobilizazioak gaur izango dira, arratsaldeko 19:00etan.

Auzo mugimendu eta eragile sozial anitzak osasun sistema publikoaren defentsa eta haren urraketa kritikatzeko mobilizatuko dira gaur Bilboko auzoetan. Salatu dutenez, “Aitzaki ezberdinak erabilita osasungintzaren kalitatea pobretzen zuten hainbat neurri hartu izan dira urte hauetan zehar, hala nola: Deustuko EAGren gaueko arretaren itxiera, Olabeaga edo Abando moduko auzoetan zerbitzu jakinen desagerpena edo ordutegien murrizketak”.

Horren harira, hartutako murrizketa neurriek hiritarren bizi kalitatea pobretzea eta Osakidetzako langileen eskubideen urraketa eragiten dutela adierazi dute. “Orain dela hiru urte txalotzen genituen langileek, egun, lan baldintza ez duinak jasaten dituzte, batzuek, EPE batera aurkeztu behar direlarik aurrekora aprobatu duten ala ez jakin barik”.

Azkenik, osasungintza publikoa defendatzeko, Lehen Mailako Arreta indartzearen garrantzia nabarmendu du Federazioak.

Horrela, hurrengo Osasun Zentroen aurrean izango dira mobilizazioak:

19:00 Basurto, Altamira, San Gabriel eta Olabeaga.

19:00 Deusto, Arangoiti

12:00 Irala

19:00 Rekalde, Irala

19:00 Bilbo Zaharra, San Frantzisco eta Zabala

19:00 Alde zaharra

19:00 Santutxu

19:00 Uribarri (Rampa)

19:00 Otxarkoaga

19:00 Zorrotza