Kukulaisi kirola euskaraz

Deustuko Eskola, Deustuko Ikastola eta Deustu K.E. ere gehitu dira “Entrenatzen” egitasmoaren azken ariketara

uriola.eus 2023ko mai. 12a, 13:28

Pasa den astean hasi zen Entrenatzen egitasmoaren, kirola eta euskara uztartzen dituen proiektuaren, azken fasea. Kirol komunitateko agente desberdinekin lan egin ostean, partidu osteko elkarrizketak egiteari ekin diote guraso eta entrenatzaileek, eta emaitza benetan politak izaten ari dira.

Pasa den astean Artizarrak Futbol Klubeko gaztetxoek, Elorrieta Kirol Elkarteko umeek eta Deustu Kirol Elkarteko gaztetxoek hartu zuten parte, eta aste honetan hainbat talde gehitu dira: Deustuko Eskolako Saskibaloi taldea, Deustuko Ikastolako Saskibaloi eta Futbol taldeak, Elorrieta Kirol Elkarteko umetxoak, Deustu Kirol Elkarteko alebinak eta San Inazio Ikastetxeko Saskibaloi Taldea. Ez galdu bideoak!