Bilbobuseko langileek elkarretaratzea egin dute Bilbon, hitzarmen falta salatzeko

uriola.eus 2023ko mai. 23a, 13:11

Elkarretaratzean plantillaren egoera azaldu dute; hain zuzen ere, urte eta erdi daramatela hitzarmenik gabe eta irtenbiderik ez duen negoziazio batean murgilduta.

Bilbobus enpresako langileeek elkarretaratzea egin dute Bilboko Udalaren aurrean, hitzarmen falta salatzeko.

Bertan, plantillaren egoera azaldu dute; hain zuzen ere, urte eta erdi daramatela hitzarmenik gabe eta irtenbiderik ez duen negoziazio batean murgilduta.

Horrenbestez, gataka horri irtenbidea emateko eskatu diote Udalari eta alkate berari ere.