Aurrera darrai Begoñan desagertu zen 78 urteko gizonaren bilaketak

uriola.eus 2023ko ira. 29a, 14:08

Begoña inguruan desagertu zen asteazkenean Juan Luis, alzheimerra duen 78 urteko gizona.

Familiak sare sozialen bidez herritarren kolaborazioa eskatu du eta Juan Luis identifikatzeko argazi bat zabaldu dute, ile eta bizar txurixkadun gizon heldua da. Inork informaziorik eduki ezkero 657 737 938 edo 652 738 436 zenbakietara deitzea erregutzen da.

Mallonako galtzadatik behera Alde Zaharrerantz joaten grabatu zuten azkenekoz bide kamarek asteazkenean, eta familiak abisuak jarri ditu inguruko hainbat tokitan, sare sozialetako irudiekin batera.

Kontaktua:

657 737 938 / 652 738 436