HEA sektorearen adierazpena

"Hezkuntza Legeak euskara gehiago behar du"

uriola.eus 2023ko urr. 30a, 12:58
HEAko sektoreko ordezkariak, Kalderapeko Euskal Gunean egiandako agerraldian. Argazkia: Bilboko Uriola.

EAEko Hezkuntza Lege berriak hizkuntza ereduak mantentzeko arriskuaren aurrean, irakurketa eta eskaera bateratua egin dute Helduen Euskalduntze eta Alfabetatzearen sektoreko eragileek, Bilboko Kalderapeko Euskal Gunean.

Astelehenean egindako agerraldian, hainbat eragileetako ordezkariak izan dira; hala nola, Gabriel Arestiko Isa Isazelaia, Maizpide Barnetegiko Laida Begiristain, Juan Mateo Zabala euskaltegiko Nerea Telleria, Bilbo Zaharra euskaltegiko Jon Maguregi eta AEK-ko Lurdes Etxezarreta, Aitzol Gastañazatorre, Galder Lizarralde eta Aize Otaño.

Horrekin batera, Herri Ekimenezko Euskaltegi askok ere babestu dute aurkeztutako adierazpena.

"Hutsune nabarmeneko legea"

Eragileetako ordezkarien arabera, hizkuntza ereduak urte luzez euskararen normalizaziorako muga izan diren tresna atzerakoiak direla adierazi dute. Izan ere, ereduen sistema berriak ez duela etorkizuneko belaunaldi euskaldun eleaniztunak sortzea bermatzen.

Zirriborratutako legeak ez du jasotzen jomuga horietara iristeko zein hizkuntza-ereduari jarraituko dion. "Zalantzarik ez dugu hizkuntzaren eremuan hutsune nabarmenak dituela legeak eta, gure ustez, euskara ikas- eta irakas-hizkuntza izango duen ikas eredu orokortu inklusiboak izan behar du oinarri", azaldu dute ordezkariek.