Masustegiko igogailu berriko obrak martxan daude berriro ere

uriola.eus 2023ko aza. 6a, 11:10
Masustegiko igogailu inklinatuaren proiektua. Irudia: Bilboko Udala.

Ekainetik etenda egon ondoren, Bilboko Udalak martxan jarri ditu igogailu inklinatuaren obrak.

Bilboko Udalak gaur ekin dio berriro ere Masustegi auzoko igogailu inklinatuaren obrei. Izan ere, obrak ekainetik eten zituzten, lanen eremutik gertu erdi-tentsioko linea bat zegoelakoan.

Igogailu berri honek 90 metro lineal baino gehiago izango ditu, eta 49 metroko altuera gaindituko du. Horrekin batera, bi geraleku izango ditu eta kabinak hogeita bost laguneko edukiera izango du. Igogailuak, beraz, auzoko beheko eta goikoa aldea lotuko ditu.

Gogoratu beharra dago, proiektuak hamaika hilabeteko lanak aurreikusten duela.