Urtarrilaren 11n jarriko da martxan "Bilboko Zirkuitua" deituriko antzerki-proposamena

uriola.eus 2024ko urt. 5a, 19:04
Bilboko Zirkuitua. Argazkia: Bilboko Udala.

Ekimenak Bilboko eta inguruko antzerki taldeen jarduera sustatzea du helburua. Horretarako, doako 16 antzerki eskainiko dira hiriko auzoetan zehar.

Urtarrilaren 11n hasiko da “Bilboko Zirkuitua”-ren edizio berria. Aurtengoan, doako 16 antzerki-proposamen eskainiko dira hiriko auzoetan zehar.

Ekimena Bizkaiko hiriburuko eta inguruko antzerki taldeen jarduera sustatzen duen udal ekimena da; Bilboko Udalak babestutakoa, alegia.

Hori horrela, “Relax a trois” antzezlanaren proposamenenek emango diote hasiera jardunaldiari, Otxarkoagako Udaltegian, eta maiatzaren 9an emango zaio amaiera Basurtuko Udaltegian, Nodulos Teatroko “Carmen” antzezlanarekin.

Urtero bezala, Bilboko Zirkuituaren proposamen guztiak doakoak izango dira.