Urtarriletik martxora bitarteko kirol-jarduera berrietan izen emateko epea zabaldu du udalak

uriola.eus 2024ko urt. 8a, 15:12

Deustu, Atxuri, Abusu, Errekalde eta San Ignazioko udal-kirolderietan defentsa pertsonaleko tailerrak, urpekaritza-tailerrak eta eskaladako saio monografikoak egingo dira.

Gaurtik aurrera zabalik egongo da kirol-jarduera berrietan izena emateko epea. Urpekaritza eta defentsa pertsonaleko tailerrak, uretako puzgarrien saioak eta eskalada saio monografikoak izango dira Deustu, Atxuri, Abusu eta Errekaldeko udal-kiroldegietan. Eskalada ezik, gainerako ekintzak doainik izango dira Bilbao Kirolak-eko harpidetuentzat, eta Bilbao Kirolak-en webgunearen bidez edota udal-kiroldegietako salmentarako makinen bidez eman ahalko da izena.

Eskalda monografikoek 21,5€ balioko dute 18 urtetik beherako eta 65 urtetik gorako abonatuentzat, eta 29,90€ bestelako abonatu helduentzat. Ez abonatuen kasuan, 51,20€ ordaindu beharko dute prezio murriztua duten abonatuek, eta 71,60€ helduek.

Guztira defentsa pertsonaleko 3 tailer eskainiko dira San Ignazioko kiroldegian, urpekaritzako 20 Deustuko kiroldegiko igerilekuan, eskaladako 10 Errekaldeko kiroldegiko rokodromoan eta puzgarrien 6 saio Deustu, Abusu eta Atxuriko kiroldegietako igerilekuetan.