Gazteei emantzipatzeko laguntza eskainiko du GAZ Bilbaok La Perreran

uriola.eus 2024ko urt. 15a, 12:31

“Emantzipa” EAEn erroldatutako 25 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzendutako laguntzari buruzko informazio-saioa izango da hilak 22an

“Emantzipa” ekimenaren bidez, Eusko Jaurlaritzak 25 eta 29 urte arteko gazteei 300 euroko laguntza eskeiniko die, familiaren etxetik irten eta etxebizitza alokatu edo erosteko, bi urtez gehienez.

La Perreran izango da datorren astelehenean, hilak 22, 18:00etan, ekimenari buruzko informazioa saioa. Bertan, langile espezializatuek informazioa, orientabideak, aholkularitza eta laguntza eskainiko diete modu integral eta pertsonalizatuan. Laguntza eskuratzeko informazioaren berri emateaz gain, gazteei sor diezazkien duda eta galderei erantzutea izango da saioaren helburua.

EAEn erroldatutako 25 eta 29 urte bitarteko gazteek otsailaren 20tik aurrera izango dute “Emantzipa” laguntza jasotzeko aukera. 2023ko martxoan, Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan, GAZ Bilbao udal-bulegoa jarri zen abian La Perrera eraikinean. Ordutik hona 400 kontsulta jaso dituzte, eta 25 gazteri emantzipazio-prozesuan laguntza eskaini diete.