Euskararen aurkako azken sententzien aurrean, elkarretaratzea izango da martxoak 6an

uriola.eus 2024ko ots. 28a, 12:44
Azaroak 4ko oldarraldi judizialaren aurkako manifestazioa

Lanpostu publikoetan euskararen ezagutza eskatzea “diskriminatzailea” dela argudiatu dute auzitegiek.

Euskararen aurkako asken sententziak direla eta, martxoaren 6an elkarretaratzera dei egin du Euskalgintzaren Kontseiluak. Bilboko Administrazioarekiko Auzien 3 eta 6 zenbakiko epaitegiek Bizkaiko Foru Aldundiko 227 lanposturen egonkortze prozesuak eten dituzte, euskararen ezagutza eskatzea “diskriminatzailea” dela argudiatuta; egonkortze prozesuko azken fasean aurkitzen ziren lanpostu hauek, hala baliogabetzeak herritarren hizkuntza eskubidearekin batera, langileen eskubideak ere urratzen ditu.

Euskalgintzaren Kontseiluak euskararen normalizazioan aurkako oldarraldiaren barne kokatu du sententzia hau, azaldu du “oso keezkagarria” dela lanpostu publioetan bi hizkuntza ofizialetako baten ezagutza “diskriminatzaile” dela baieztatzea. “orain arteko sententzien soka beretik, beti euskararen aurka”. Egoera argiago aurkezteko hautagai euskaldun eta geztelaniadun elebakarrak kontrajarri dituzte, euskaldunek bi hizkuntzetan lan egiteko eta harremantzeko ahalmena dutela azpimarratuta, gazteleraz soilik mintzatzen dutenei ezinezko zaiena. Epaileek euskararen normalizazioaren aurkako oldarraldi judiziala garatu duen jurisprudentzia berrian oinaritu dira kasu honetan, besteak beste Uliazpi fundazioaren aurkako sententzia, errekurrituta dagoena, eta Irungo udaltzaingoen deialdiaren aurkakoa.

Euskara eskatzea “gehiezko”

Euskalgintzaren Kontseiluak salatu duenez, lanpostu publiko guztietan derrigorrezkoa da gazteleraren ezagutza eta erabilera, euskara eskaera egitea soilik, jada “derrigorrezkotzat” hartzen den bitartean, epaileen arabera. Langile euskaldunen hizkuntza eskubideak “etengabe urratzen direla” azpimarratu du baita ere Kontseiluak, euskara eskaerak gaztelerazko elebakarren aurkako “diskriminatzaile” diren bitartean. Egoera hau, ein handi batean, 86/1997 Dekretuko hiztuntza derrigortasun-indizearen irakurketa murriztaile batek eragina dela azaldu du Euskalgintzaren Kontseiluak, indizea gehienezko sabai modura ezartzen duena, hala euskararen normalizazioari “kristalezko sapaia” jarriz.

Elkarretaratzera deia

Euskalgintzaren Kontseiluak guztiz babestu du Bizkaiko Foru Aldundiak epaileen erabakiaren aurkako helegite bat aurkezteko erabakia, eta Hizkuntza Eskubideen Babeserako Protokoloan oinarritu da mobilizaziora dei egiteko. ELA eta LAB sindikatuekin batera, Kontseiluak martxoaren 6an, 12:00etan, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitzan (Kale Nagusia 25) elkarretaratzearekin bat egitera dei egin du, “parte hartzera deia egiten die hizkuntza-eskubideen defentsan sinesten duten gizarte eragile, alderdi politiko, sindikatu eta norbanako guztiei”.