Korrikaren aurkezpen soziala egin zen atzo Itsas Museumen

uriola.eus 2024ko mar. 7a, 17:36

Euskal Herriko ehunka eragilek jaso zuten atzoko emanaldira joateko gonbitea.

Astebete soilik ez da falta Korrika Irunetik irten dadin, eta 10 egunez eta 11 gauez Euskal Herria zeharkatu dezan. Hala, AEK-ko kideek aurkezpen zitara gonbidatu zituen atzo ehundaka eragile, komunikabideetako kide,politikari  eta euskalgintzako beste zenbait norbanako, 23. Korrikari behar bezalako ongi etorria emateko.

Itsasmuseumeko aretoan izan zen ekitaldia, iluntzeko 19:00ak inguruan. Ane Elordi Albuquerque, AEKAren Artekaritza Kontseiluko kidearen eskutik. Elordik edizio honekin euskal herritar oro “euskal komunitatearen, euskararen Herri Harroaren parte” sentiarazi nahi dituela azaldu zuen, “aurrerantzean, bizitzako arlo guztietan, euskaraz bizi nahi duen komunitatearen partaide bilakatu”. Honi gehituz, euskarak aurrera egingo balu, herriaren erabakitasunagatik izango dela azaldu zuen, eta Korrikak “aukera bikaina ematen digula herri pultsua aktibatzeko, alderri tinko bat egiteko, pauso gehiago eman daitezen, herri gogoari erantzunez”.

Pantxika Lamur clowna izan zen emanaldiaren aurkezle, publikoarekin hartu-emanean. Hurak ere euskararen aldeko aldarriak plazaratu zituen, “23. Korrika mundu berri bat balitz, herri-aldarrien mundua” izango litzatekeela azaldu zuen gainera. Umoreaz gain, musikak ere izan zuen bere tokia, Eñaut Zubizarreta “Trigger” txelo jolearen eskutik.