Osasun Pubikoaren aldeko manifestazioa izango da larunbatean

uriola.eus 2024ko mar. 13a, 14:20

106 eragile eta kolektibok bat egin dute larunbat honetan EAEko hiru hiriburuetan egingo diren mobilizazioekin.

Larunbat honetan berriz berretsiko da zaintza sistema kalitatezko eta publiko on baten aldeko Osasun Publikoaren defentsa; pasa den astean, martxoak 8ko manifestazioak eskaera berdintsuak izan zituen muin, zaintza sistema publikoaren gabeziek emakumeengan eragindako zaurgarritasun eta prekarizazioa oinarri izanda.

Osasun Publikoaren Aldeko Herri Plataformek mesfidantzaz entzun dituzte erakundeen buruek osasun publikoa hobetzeko egin dituzten promesak, “zaila egiten zaigu sinestea Eusko Jaurlaritzatik egoera hori berori eragin dutenei”; urteetan zehar “klinika eta aseguru pribatuen mesedetan osasungintza publikoa desegitea” egozten diete, bitartean osasun publikoaren alde “medikurik gabeko zentroak sustatu” dituzten bitartean, langileen lan-baldintzen okertzea eragin duena, lan- eta estres-mailen igoera eta etengabeko prekarizazioarekin.

Osasun zerbitzu publikoen desegitea eta osasun pribatuan inbertsioak etetea ezinbestekoa dela azpimarratu dute deialdiaren antolatzaileek, horren ordez “Bizitzaren etapa guztiak babestuko dituen sistema” baten defentsa egin dute,  
“irisgarritasun unibertsala eta ekitatea bermatuko dituena, eta 
pertsonak eta osasuna haren erdigunean jarriko dituena”.

Hizkuntza eskubideen aldeko aldarria egin dute Herri Plataformek, informazio gardentasuna eta kudeaketa benetan demokratikoa bermatuko dituena, herritarren parte-hartzerako benetako mekanismoekin, erabiltzaileen beharrak lehen planoan jarrita.

Datorren larunbatean, hilak 16, EAEko hiru hiriburuetan izango dira manifestazioak, bihar, gainera, Bilboko Osasun Publikoaren aldeko zenbait eragile sozial eta kulturalek haien babesa eskainiko diote deialdiari, Plaza Eliptikoan, goizeko 11:00etatik hasi eta arratsaldeko 19:00ak arte.