Ercilla Hotelesek 55 urtetik gorako pisu-zebitzariak diskriminatu ditu

uriola.eus 2024ko mar. 25a, 17:32
Argazkia: Ercilla Hotela Wikipedia

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaiak adierazi duenez, “adinaren ondorioz joera bat egon da, justifikaziorik ez duena”, 2020-2022ko ERTEan.

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak adierazi duenez, Ercilla Hotelesek langileen oinarrizko eskubideak urratu ditu bi urteko iraupena izan zuen aldi baterako lan-erregularizazioa aplikatzean. 55 urtetik gorako emakume langileen gehiengoari ez zitzaien gainerako lankideen baldintza berberak egoitzi, emakume langile hauek egoera ekonomiko zaurgarrian utzita.

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaiek azaldu dutenez, enpresak “ezin dute zuzeneko edo zeharkako diskriminazioa-egoerarik sor dezakeen bazterketarik egin”; Eusopako Gutun Sozialaren 20. artikulua aipatu dute epaiek, zeinak emakumeen kolektiboaren babesa bermatzeko, emakumeen adina kontuan hartzea ezinbestekoa dela biltzen duen. Hala, epaiak erabaki duenez, “Ercilla Hotelesek laneko berdintasun-eskubidea urratu zuen” adierazi du CNTk, enpresaren langileen ordezkari sindikalak.

Epaiak bat egin du sindikatuaren salaketarekin, eta frogatutzat eman du, aldi baterako erregulazioko espedientea indarrean zegoen denboran, “55 urtetik gorako emakumezko langileen jarduera tarte horretara iristen ez zen adina zutenena baino txikiagoa izan zela”, adin txikiagoko emakumekiko baldintza desberdintasuna argi erakusten duena. Sail sindikalak diskriminazioak justifikaziorik ez duela azaldu du, eta honekin bat egiten du Auzitegiaren ebazpen judizialak.

CNTk epaia Bilboko turismoaren egoera plazaratzeko ere baliatu du: “Bilboko hotelen booma gorabehera, Administrazioen turistifikazio masiboaren eta konplizitatearen ondorioz, lan baldintza miserableak baino ez daude”, azaldu du erakunde anarkosindikalistak, eta egoera “langileak euren lanean antolatuz baino ez dela gaindituko”