Euskararen Bilboko egoerari buruzko diagnostikoa ekainean burutuko da

uriola.eus 2024ko eka. 11a, 12:45

Argazkia: ESEP-en ikerketa mahaia (bilbao.eus)

Hilak 20an La Bolsa eraikinean egingo den herritarrei irekitako parte-hartze prozesu batekin amaituko da diagnostikoa.

Bilboko euskararen egoerari buruzko diagnostikoaren azkenengo faseari ekingo dio ekainean Udalak. 2014an onetsi zen Euskara Sustatzeko Ekintza Planaren (ESEP) hamar urteko indarraldia amaitzear, planak izan duen eragina aztertuko du Bilboko Udalak, datorren hamar urteetarako plan berria diseinatzera begira. Datu estatistikoak, soziolinguistikoak, erabilerari buruzkoaketa Bilbon euskarari buruz egindako azterlanak uztatuko ditu gogoeta prozesu honek, etorkizunera begira “bide eraginkorrak hautatu eta lantzeko”.

Urtarrilean ekin zion Udalak parte-hartze prozesuari, zeinetan erakunde, elkarte, alderdi politiko, enpresa eta Bilboko gizarte-mugimenduko eragileek hartu duten parte haien iritzi, ideia eta proposamenak bateratuta. Urtarril eta otsailean erakunde eta talde horietako pertsonak elkarrizketatu dira, otsailetik martxora datu horiekin bost lahan-mahai antolatu, gai bakoitzeko hiriko aditu eta elkarteetako ordezkarien laguntzaz, eta 8 barrutietako lagunekin ere izan zituzten bilerak, auzoen ikuspegia jaso eta euskararen egoera aztertzeko.

ekainean, partaidetza-prozesuari herritarren partaidetzarekin emango zaio amaiera, ekainaren 20an egingo den parte-hartze saio irekiarekin, La Bolsa eraikinean, 18:00etatik 19:30etara bitartean. Hortaz gain, bilbao.eus eta bilbaoeuskaraz webguneetan galdetegi bat jarriko da, ekainaren 10etik 30era bitartean. Parte hartzeko prozesuaren ostean, hurrengo urteetako planaren xede eta erronka berriak finkatuko dira, Bilboko Udalaren Plan berria ontzeko.