Abian AEKren datorren kurtsorako eskaintza berezia

uriola.eus 2024ko eka. 19a, 09:30

Lizardi euskaltegia

Ekainaren 28a baino lehenago izena ematen dutenek ez dute prezio igoerarik izango.

AEKk abian jarri du datorren ikasturterako eskaintza berezia: ekainaren 28a baino lehenago izena ematen duten ikasleek ikasturte honetako prezioak izango dituzte, igoerarik gabe. Horrez gain, beste abantaila batzuk ere izango dituzte, besteak beste, ordainketa malguagoa egiteko aukera, ohiko ordainketa epeei beste epe bat gehituko zaielako; eta taldeak osatzeko orduan lehentasuna izango dute. Dagoeneko AEKko ikasle ez direnek ere izango dute abantaila hauetaz baliatzeko aukera, bai aurrez aurreko ikastaroetan zein Foruko barnetegiko neguko hilabeteko ikastaroetan.

Izena emateko orduan izango dituzten abantailez gain, izena ematen dutenek ikastaroa ez egitea erabakitzen badute, aurrematrikularen %100a jasoko dute, ikastaroa hasi aurretik jakinaraziz gero. Izen ematea AEKren web atarian.