(ATZERATUA) Otxantegiko desalojoan atxilotutako laguna epaituko da gaur

uriola.eus 2024ko eka. 19a, 08:00

Argazkia: Otxantegi Herri Lurra

Otxantegiko plataformako kideek gaurko antolatutako elkarretaratzea uztailak 9ra atzeratu da.

Maiatzaren 7an Otxantegiko herri-lurren desalojoan poliziak atxilotu zuen lagunaren epaiketa dela eta, elkarretaratzea egitekoa zen gaur, 10:30etan Bilboko epaitegietan (Buenos Aires kalea 6). Azkenik uztailaren 9ra atzeratu da ekintza.

40 lagun baino gehiago identifikatu zituen poliziak desalojo-operazioan, lagun bat atxilotu, bi zauritu eta kide batek bere fisikoagatik “irain patriarkalak” jaso zituela salatu zuen, erresistentzia baketsua egiten ari zirela, “ mozal legearen bidez santzionatu nahian”.