Gizarte Larrialdietako Udal Zerbitzuen egoera salatzeko elkarretaratzea bihar

uriola.eus 2024ko eka. 26a, 11:59

AZET Etxebizitza Sindikatuak, Bizkaiko SOS Arrazakeria eta Ongi Etorri Errefuxiatua plataformek mobilizaziora dei egin dute ekaineko plenoa egingo den unean.

AZET Etxebizitza Sindikatuak elkarretaratzera dei egin du bihar, ekaineko plenoa egingo den unean bertan; egun Bilboko kaleetan lo egiten duten 500 pertsona baino gehiagok agerian uzten dituzten Gizarte Larrialdietako Udal Zerbitzuen gabeziak bultzatu dituzte mobilizatzera, eta egoera larri honen muinean, haien ustez, Udalaren kudeaketa eta jarrera eskasa“Bilboko Udalaren kontrako salaketa kanpaina bat hasi genuen duela hilabete batzuk, Udala konsideratzen bait dugu dela pertsona kaltebereneen pobrezia egoera eta baliabide faltaren erantzule, alde batetik, eta bestetik, emergentzia hau konpontzeko ekintza eta borondate politikoaren faltarena.

Egoeraren larritasuna ezagutarazteko kanpaina sinadura bilketa egin dute AZET plataformatik, eta haien eskakizunak eta bilketa bera aurkeztuko dituzte bihar, 11:00etan Udaletxean, aldi berean eskaileretan elkarretaratzera dei egin die herritarrei, egoera zaurgarrian dauden pertsonen baldintzak salatzeko.