Hasi da EuskarAbentura24!

uriola.eus 2024ko uzt. 1a, 14:01

Atharratzen bilduko dira gaur aurtengo edizioan parte hartuko duten 127 “Jzioqitarrak”.

Iritsi da aurtengo 127 “Jzioqitar” gazteek hainbeste espero zuten eguna, gaur abiatuko da EuskarAbentura Atharratzetik. Bilbo, Gasteiz eta Donostiatik abiatu dira autobusak goizean goiz, Nafarroa, Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoako gazteak jaso eta 12:30etan eman diote hasiera aurtengo edizioari. Aurten Euskal Herriko eta diasporako 127 gazte eta lan taldeko 30 kidek ia 400km egingo dituzte, Atharratzetik irten, Maule, Donibane-Garazi, Iruña, Gasteiz, Izarra, Tolosa, Baiona, Donostia, Zarautz, Lekeitio, Gernika, Bermeo, Bilbo eta beste hainbat herri eta hiri igaroko dituzte, Getxon amaituko den espedizioan.

Aurtengo nobedadea, Atharratze, Izarra eta Aulesti herrietatik pasako direlaz gain, UNESCOren 2024ko babesletza jaso izana da; 2020an ere jaso zuten aitortza, baina, EuskarAbenturako antolatzaileek esan dutenez, “Horrelako errekonozimendu zein sariek lanean jarraitzera animatzen gaituzte”. Hilak 30ean iritsiko da EuskarAbentura Espedizioa Bilbora, irakurri gehiago hemen.