Ekintzaile saharar gazte batek hamar egun daramatza Loiuko aireportuan geldiarazita

uriola.eus 2024ko uzt. 3a, 16:12

Argazkia: loiuko aireportua (Argia)

23 urteko ekintzaile saharatarrak Marokora ezin itzuli daitekeela azaldu du, bere bizitza arriskuan egon daitekeelako.

Loiuko aireportuan 10 egun daramatza 23 urteko ekintzaile eta Eskubide ikasle saharatar batek, Marraquech-etik Habanarako hegaldian bertan eskala egin, eta poliziak pasaporten zigilurik ez zuela aurkitu zuenetik. Gazteak espainiar estatuan errefuxuatu izateko edo asiloa lortzeko asmoa zuela aitortu zuen, Espainiako Barne Ministerioak, ordea, uko egin dio haren eskaerari, eta datozen ordu edo egunetan deportatua izango da.

ACNUR errefuxiatuen defentsarako Gobernuz Kanpoko Erakundea aktibistaren kasua aztertzen ari da, sahararra izanik apatrida gisa aitortzeko asmoa dute eta, bien bitartean, nazioarteko babes eta Auzitegi Gorenari deportazioa bertan bera uzteko eskaera ere egin dituzte. Deportazioa aurrera eramatekotan, “Maroko ez den edozein herrialdera” deportatzeko eskaera egin du ekintzaileak, haren bizia arriskuan ikusten baitu.

Datozen orduotan gazteak haren Marokora deportazioa arriskutsua dela frogatu beharko du Leioako aireportuko haren baztertuen gelatik. Uneotan ez du askatasunez mugitzeko baimenik, aireportutik kanpo komunikatzeko ahalmenaz soilik balia daiteke haren egoera justifikatu eta biharko aurreikusia dagoen deportazioa ekiditeko.