"Dantza Plazetan" programak Bilboko plaza eta kaleak dantzan jarriko ditu uztailean ere

uriola.eus 2024ko uzt. 4a, 13:19

Lau dantza alarde eskainiko dira Arriaga plazan hileko asteburu guztietan.

Bilboko Udalak euskal dantzen lau alarde programatu ditu uztailean Arriaga Plazan, "Dantza Plazetan" programaren barruan. Bilbon tradizio handiena duen kultura-programetako bat da, eta euskal herri-folklorea sustatzea du helburu.

Nahiz eta programa urte osoan zehar garatzen den Bilboko auzo guztietako plaza eta kaleetan, tradizioz uztailean alardeak egiten dira Arriaga Plazan, euskal folklorea modu berezian udan hiria bisitatzen duten pertsonei hurbiltzeko.

Hala, uztailaren 7an, igandea, eta uztailaren 13, 20 eta 27an, larunbatetan, 19:00etatik aurrera, Arriaga Plazan programatutako dantza-alardeez doan gozatzeko aukera izango da.

  • Uztailak 7, Gaztedi Dantzari Taldearekin
  • Uztailak 13, Beti Jai Alai Dantzari Taldearekin
  • Uztailak 20, Goi -Herri, Batasuna Arraizbide eta Bihotz Alai Dantza Taldeekin eta Irutasun Dantzari Taldearekin.
  • Uztailak 27, Goi-alde Dantza Taldearekin

Gainera, asteartean, hilak 16, Gaztedi Dantzari Taldeak beste dantza alarde bat eskainiko du 19:00etan, oraingoan Santutxuko Karmelo Plazan, eta igandean, hilak 27, San Inazio auzoan erraldoien kalejira egingo da 11:30etik aurrera Ondalan Erraldoien Konpartsaren eskutik.

"Dantza Plazetan" irailean itzuliko da hainbat proposamenekin, eta, beste behin ere, herri-folklorea erdian izango da.