Indarkeria sexista

Gizon bat atxilotu dute bi emakumeri eraso egiteagatik

uriola.eus 2014ko ira. 17a, 15:18

Goizaldean atxilotu dute 37 urteko gizona San Inazio auzoko Levante plazan. Bi emakumeri arma batekin heriotz mehatxuak egitea leporatzen dio Ertzaintzak.

Levante plazako aulki batean eserita zeuden bi emakumerengana hurbildu da erasotzailea arma bat eskuan zuela heriotz mehatxuak eginez gaur goizaldean, 03:20ean. Europa Press agentziak jakinarazi duenez, gizonak atzetik jarraitu die bi andreei hauek ihes egiten ahalegindu direnean. Ezagun batekin topo egitean alde egin du erasotzaileak. Ertzaintzarengana jo dute emakumeek jarraian. Erasotzailea identifikatu eta atxilo eraman dute agenteek.