Chihuahua fenomenoa

Ugaitz Alegria, aktorea 2014ko abe. 4a, 08:30

Cabaret Chihuahua ikuskizunak izandako arrakastari eta jendearen erantzun onari esker, musikala fenomeno bilakatu dela ezin uka.

Aretoak behin eta berriz betetzen ditu, gehienetan sarrerak agortzeraino.

Hori dela eta, behin baino gehiagotan luzatu dira emanaldien datak publikoaren eskaerari erantzuteko.

Horren adibide abendurako eta urtarrilerako irten diren data berriak. Hasteko: abenduaren 4-7 bitartean.

Gainera, hilaren 5ean 100. emanaldia ospatuko da. Sorpresa bat edo beste ere gordeta daude.

 

Cabaret Chihuahua