Elkarretaratzea egingo dute 20:00etan Arangoitin eraso faxista salatzeko

uriola.eus 2015ko abu. 31a, 14:25

Erasotuaren senideek deitu dute gaur 20:00etan Egileor plazan elkarretaratzea. Bihar Arangoitiko elkarteen koordinadora batzartuko da. Radio Euskadiren arabera, hiru erasotzaileak identifikatu ditu jada Ertzaintzak.

Gaur arratsaldean auzotarrek erantzun "jendetsua" ematea espero du Arangoitiko Hego Haize elkarteko kide Amelik. Izan ere, arangoitiarren artean egonez handia dagoela nabarmendu dio URIOLAri. Joan den ostiralean auzoan labanaz esbastika bat eta zortzi zenbaki bi (Hitlerren ikurra) grabatu zizkioten gazte bati hiru lagunek. Horietako batek aurpegia bistan zeraman, eta "denok ezagutzen dugu", dio Amelik. "Auzoan bizi da", gaineratzen du. "Hau geratu beharra dago", Ameliren esanetan, eta horretarako garrantzitsua da susmagarriak atxilotzea. "Ez dugu ulertzen oraindik orain zergatik ez duten inor atxilotu". Radio Euskadik jakinarazi duenez, hiru pertsona susmagarri identifikatuta dauzka jada Ertzaintzak.

 

Pintadetatik eraso fisikora, "moztu beharra dago"

Margoketa faxistak Deustualdean agertzen hasi ziren duela hiruzpalau urte, tartean Arangoitin. Χρυσή Αυγή (Amanecer Dorado) taldeko kide zenduak oroitzen zituzten pankartak, Josue Estebanezen askatasuna eskatzen zuten margoketak, esbastikak edota musulmanen aurkako mezuak. Auzotarrek "ez genion garrantziarik eman", dio Amelik. Orain, baina "moztu beharra dago" eta horretarako "gizartearen presioa" funtsezkoa da. 

 

Udaleko Bozeramaileen Batzordea bihar batzar daiteke

Gaur goizeko lehen orduan eskatu dute EH Bildu, Udalberri eta Goazen Bilbao udal taldeek bozeramaileen batzordea presaz biltzeko, Arangoitiko eraso faxista aztertu eta horiek salatzeko adierazpena sinatzeko. Azkenik, batzordea ez da bildu. URIOLAk jakin duenez, Ertzaintzaren txosten baten zain dago EAJk eta PSE-EEk osatzen duten udal gobernua. Hortaz, bozeramaileen batzordea bihar batzar daiteke.

 

[2015-08-31] Argia: Arangoitiko eraso faxista salatzeko Udal Batzordea eskatu dute EH Bilduk, Udalberrik eta Goazen Bilbaok

[2015-08-31] EH Bildu: Arangoitiko gazteari bortizki eraso zion eskuin muturreko taldea berehala desegiteko exijitzen diegu instituzioei

[2015/01/02] Panfleto nazi-faxistak agertu dira Indautxuko kaleetan

[2014/12/26] Esbastikak eta Josue Estebanezen aldeko mezuak bigarrenez agertu dira Deustun

[2014/12/10] Ikur naziek eta Josue Estebanezen askatasuna exijitzeko pintadek bete dute Deustu

[2014/09/30] Margoketa nazi-faxistak egin dituzte Basurtun

[2014/06/18] Elkarretaratzea deitu dute eraso faxista jasan zuen gaztea babesteko

[2014/06/17] Zurbaranbarrin eraso faxista jasan zuen gazteak salaketa jarri du

[2014/03/18] Faxismoaren eta arrazakeriaren aurkako aldarria kalera aterako dute larunbatean

[2014/03/11] Faxismo eta arrazakeriaren aurkako eguna, manifestazioa

[2014/03/11] Faxismoari aurre egiteko plataforma berria jarri dute martxan

[2014/11/03] Jarrera eta adierazpen nazi-faxistak salatu dituzte