Euskararen Eguna

Euskararen Nazioarteko Eguna Deustuko Unibertsitatean

uriola.eus 2015ko abe. 1a, 12:36
Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko dute Deustuko Unibertsitatean. Goizeko 10:50etatik hasita hainbat jarduera izango dira Bilboko Campusean. Besteak beste, giza katea, talde argazkia, kantaldia, jolasak, kopaua edota mahai ingurua. 

Euskal Gaien Institutuak 'Euskararen Transmisio Bideak' izeneko mahai ingurua antolatu du, eta horretarako euskararen transmisioaren inguruko lehen lerroko hiru ikerlari gonbidatu ditu, "bakoitzak bere esparrutik ekiteko egun euskararen transmisioan dauden eredu, zailtasun eta aukera ezberdinei".

Estibaliz Amorrortuk Deustuko Unibertsitatean burutzen ari den 'Euskararen Hiztun berrien jarrerak, motibazioak eta identitatea' ikerketa-lanaren emaitzak aurkeztuko ditu eta Paula Kasares soziolinguista eta Jone Miren Hernandez antropologoaren ekarpenekin osatuko dute. Moderatzaile moduan Jone Goirigolzarri arituko da.