Ur mozketa iragarri dute biharko San Inazion

uriola.eus 2016ko ots. 16a, 07:30

Udalak jakinarazi duenez, bihar, otsailak 17, 16:00etatik 19:00etara bitartean gutxi gorabehera, uraren hornidura zerbitzua kenduko dute San Inazioko zenbait kaletan. 

Hain zuzen ere, kale hauetan izango du eragina aipatutako neurriak:

- Oñatiko Unibertsitateko 15 eta 17 zenbakietan.

- Extremadura kaleko zenbaki guztietan.

- Caceres kaleko zenbaki guztietan.

- Badajoz kaleko zenbaki guztietan.

- Merida kaleko 1 eta 2 zenbakietan. 

- Orixe kaleko 15etik 21era.

Ur-hartune bat eta ureztatze-ahoa konpontzeko moztuko dute ura.