Benita Asas izena jarri dio Udalak kale bati

uriola.eus 2017ko mar. 1a, 08:15

Memoria Historikoaren 52/2017 Legea aplikatu eta Benita Asas irakasle eta sufragista omentzeko jarri diote bere izena orain arte Eusebio Garcia Alonso izan den San Inazioko kaleari. Inaugurazio ofiziala eguerdian izango da.

Hainbat kale eta plazaren izenak aldatu ditu Udalak. Besteak beste, Salbeko zubia, Julita Berrojalbiz kalea, Yolanda Gonzalez Plazatxoa, Alazne Lopez Etxebarria plaza, Zirgarien Kaia eta Clara Campoamor kalea inauguratu ditu. Gaur eguerdian San Inazio auzoan Benita Asas kalea izendatuko dute, Memoria Historikoaren legea betetzeko asmoz.

Benita Asas Manterola Bilbon finkatutako pedagogo eta sufragista donostiarra izan zen. Besteak beste, El Pensamiento Femenino eta La Voz de la Mujer egunkariak sortu zituen beste emakume feminista batzuekin batera. Espainiako Emakumeen Elkarte Nazionaleko sortzaile eta administrazio kontseiluko presidente izan zen 1924tik 1932ra arte, eta Espainiako Emakumeen Liga eta Nazioen Ligan ere parte hartu zuen. Espainiako Bigarren Errepublikaren garaian (1931-1939) konstituzio berria idazteko prozesuan, Clara Campoamorren bitartez emakumeen boto eskubidearen inguruko Memoranduma egitea enkargatu zitzaion.

Aldaketak San Inazio auzoko bi eraikinetako bizilagunei eragingo die, 22 etxebizitza eta bi lokal dituen kalean.

 

 

[2016-03-22] Julita Berrojalbiz andereño historikoa Bilboko kale-izendegian dago jadanik

[2016-12-20] Beste hiru kaleren izenak aldatuko dituzte Memoria Historikoaren Legea aplikatuz

[2017-02-20] Olabeaga eta Abandoibarra lotzen dituen kaia Zirgarien Kaia deituko da aurrerantzean

[2017-02-22] Zorrotzako kale bati Clara Campoamor aitzindari feministaren izena eman diote