2017/04/08 12:00

San Inazioko Auzo Etxearen aurkezpen bazkaria

San Inazioko Auzo Etxearen aurkezpen bazkaria
La Casilla, Bilbo

Aste bete daramate San Inazioko Auzo Etxeko kideek Navarro Villoslada kaleko Eroski zaharra atontzen. Joan den larunbatean "urtean itxita daramatzan lokala berreskuratu" eta auzotar guztientzat ireki zuten. Geroztik gau eta egun egon dira lanean, gunea ahalik eta lasterren erabilgarri izateko.

Bihar aurkezpen bazkaria antolatu dute, goizeko 12:00etan Lebante enparantzatik abiatuko den triki-poteoarekin hasita. Umeentzako jolasak, mus txapelketa, bingo musikatua, jam sessiona... eta beste hainbat sorpresa dituzte prestatuta.