30.a ez da lehena lelopean emango diote hasiera 30. urteurreneko ospakizunari asteartean, maiatzak 2. Herriko Tabernak “Deustuko herriaren arnasgune izaten jarraitzen duela” erakutsi nahi dute, “herri honek borrokan jarraitzen duela sinisten dugun guztion arnasgune”, adierazi dute bertako kideek. Zailtasunak eta poztasunak tarteko, 30 urte luze hauetan “zutik eta duin” eutsi dutela argi utzi dute.
Asteari amaiera emateko egingo duten 'Free Deustu' egunean “denona eta denontzako den herrikoa itxi nahi digutenen aurrean hortzak erakusteko eta elkartasunez betetzeko” deia luzatu dute. Hemen duzue aste osoko egitarauaren kartela, informazio gehiago Deustuko Herriko Taberna Facebook kontuan.