Pertsonak babesteko tresnak martxan jarri ditu Deustuko Elkartasun Sareak

uriola.eus 2020ko api. 20a, 11:06

Koronabirusaren krisiak eragindako arazo sozial, ekonomiko eta emozionalei aurre egiteko helburuarekin,  aholkularitza eskainiko du Deustuko Elkartasun Sareak, alderdi eta egoera ezberdinetan. 

Behar hurbil eta berehalakoenak kudeatzeko era guztietako errekaduak egiteko, umeen zaintzarako, bakardadean dauden pertsonei laguntzeko... sortu ziren duela hilabete eskas Bilboko hainbat auzotan elkartasun eta zaintza sareak.  

Pausu bat haratago, Deustuko Elkartasun Sarearen Ondorio Sozioekonomikoen lantaldeak krisiak eragindako arazo ezberdinen aurrean, aholkularitza eskainiko du arlo eta alderdi ezberdinetan.

Gehien kolpatutako pertsonak babestea helburu, aholkularitza eskatzen duenaren arazoari irtenbidea aurkitzeko bitartekoak ematea da ideia. Horrela, hezkuntza eremuan, lan-esparruan, ekonomia eremuan, genero indarkeria kasuetan, aisian zein atzerritartasun eta migrazio kasuetan besteak beste, eskatzailea eta erakunde edo administrazio eskuduna harremanetan jartzeko bideratzeko prest agertu da Deustuko Elkartasun sarea, baita ahal den einean, laguntza-zerbitzuak emateko. 

Horrenbestez, laguntza jaso nahi duen edonork deustuondorioak@gmail.com helbider idatzi ahalko du, egoera azalduz.