Duela ia bi hilabete eman zuten lehen pausoa Sarrikon Gradu Bikoitza euskaraz ikasten duten ikasleek beraien egoera onartezina salatzeko. Arazo amankomun baten aurrean elkartu eta antolatuz erantzun kolektibo bat ematea erabaki zuten unibertsitate sarreran kontzentra batekin. Bertan neurriak eskatu zizkioten EHUri lehenbailehen beraien euskarazko ikasketak baldintza duinetan ikasi ahal izateko.